Astelehena, 12 Ekaina 2017 07:52

TXILEKO HIJUELAS HERRIKO ALKATEA AZPEITIAN IZAN DA UDALAREN EKONOMIA ETA TURISMO POLITIKAK EZAGUTZEN

Txileko Hijuelas hiriko Veronica Rossat alkatea Euskal Herrian izan zen joan den astean, hainbat herritako eta hiritako udalen jarduna ezagutzen. Bilbora joan bezperan, Azpeitira egin zuen bisita eta herriko ekonomia eta turismo politikak ezagutu ahal izan zituen. Eneko Etxeberria alkatearekin eta Agustin Lizarralde zinegotziarekin bildu zen, eta udaletxean harrera egin ostean, ondare turistikoa ezagutzeko parada izan zuen Rossatek. Udalak azaldu duenez, bi herriak milaka kilometrora badaude ere, “antzeko erronkak” izan ditzakete etorkizunean.

Azken eguneraketa Astelehena, 07 Abuztua 2017 07:45

KONTAKTUA

(+34) 671 481 533 (Euskal Herria)
  (+56) 996 851 968 (Chile)
info@gertuko.eus
 

 

 

 

 

©2017 Gertuko

Search